jueves, 3 de diciembre de 2009

lunes, 30 de noviembre de 2009

jueves, 26 de noviembre de 2009

sábado, 21 de noviembre de 2009

Nekazaritza sektorea greban



Irtenbideak aldarrikatuko dituzte nekazariek Madrilen
Estatu osoko baserritarrak Madrilen elkartzekoak dira larunbatean, Zapateroren gobernuari "Gure lurrek porrot egin dute, irtenbideak nahi ditugu" goiburupean.

Nekazariak eta abeltzainak kalera aterako dira Hego Euskal Herrian. Ekonomiaren krisiak eragindako kalteaz ohartarazi nahi dute abeltzain eta nekazariek. Azken bost urtean ehuneko hogeita sei murrriztu da laborarien errenta. Ehuneko hogeita hamalau igo da produkzio kostoa.

Ainhoa Iturbe EHNE sindikatuko kideak "Albiste Faktorian "esan digu nekazariei ez ezik kontsumitzaile guztiei eragiten diela.

"Asko murriztu da azken urteotan nekazariek elikagaiak ekoizteko duten ahalmena -Iturbek esana-. Askok baserria itxi eta beste leku batera joan behar izan dute lan egitera. gaur egun, ez da Euskal Herrian jaten dugunaren %20 ere bertan ekoizteko".

miércoles, 18 de noviembre de 2009

sábado, 14 de noviembre de 2009

Bilakaera



Billabona herrigunearen garapenik handiena 1950 eta 1975 urteen artean gertatu zen.
Hedapena ez da oraindik SACEM-en ingurura heldu, baina fabrikak erabilera berri bat hartzean, eskualdea garatuko dela aurreikusten dugu.

Azpiegitura



SACEM-en erabilera berriaren arabera azpiegitura ezberdinak indartu beharko dira.
-Gipuzkoa mailako erabilera: errepidea, trenbidea…
-Herri mailako erabilera: oinezko bideak, bidegorriak…

Inguru naturala



SACEM hiri kontestutik kanpo dago, nekazal lurrez inguratuta. Erabilera berria jasotzean, uztarketa bat eman beharko da nekazal inguru eta espazio urbanoaren artean.
ESKALA: ez urbanoegi (paisai naturala hondatuko luke), baina interbentzio xumeegia ere

3D



Bere altuera eskasa dela eta, fabrikak itzalgune txikiak sortzen ditu inguruko espazio publikoetan.

Planoak eta erabilerak



Fabrikako bolumenak aztertzeko (dimentsioak, ebaketa, argiaren trataera…), zenbait erabilera bertan txertatzen saiatu gara. Kasu honetan: etxebizitza tipologia ezberdinak.

Ibaia



Ibaia SACEM eta herrigunearearen arteko konexio garrantzitsua izanik, lotura ezberdinak landu ditugu ebaketa bidez. Aukerak konbinagariak dira.

jueves, 12 de noviembre de 2009

Maketa



Zenbait interbentzio aukera: forma eta eskala
-DORREA: Erabileraren arabera, dentsitatea handitzeko. Ad: erabilera etxebizitza eta ekipamenduak izanik, multzoaren funtzionamendua bilatzeko.
-KOLONIZAZIOA: Dentsitatea lortzeko beste era bat
-ZUBI/ERAIKINA: Bolumenetako bat ibaiaren bestaldera luzatu, SACEM-en eta herriaren arteko lotura bultzatu.

Bolumenen analisia